XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XII.- XI. tituluan zigorren lege-esparru berria jaso da.

Era horretara, bete egin da Konstituzioak herri-administrazioaren zigor-ahalmena lege-mailako arau batez babesteko duen beharkizuna.

Kirola gizartean oso sartuta dagoenez, aginte publikoek gero eta parte-hartze handiagoa izan ohi dute kirol-ekitaldiak arautzen. Arautze horren beharra onartzen bada, ezinbestez eduki behar da zigor-araubide zehatza, kirolean jarraitu beharreko arauak maiz hausten baitira.

Horrela, bada, arau-hausteen larritasunaren sailkapen berria egin da eta zigorren zenbatekoak eguneratu egin dira. Otsailaren 19ko 5/1988 Legean jasota ez zeuden hainbat jokabide ere arau-hauste gisa tipifikatu dira lege berrian.

Horrenbestez, legeak bete egin du konstituzio-jurisprudentziak mugatzen duen legezkotasun-printzipioa, zigor-araubideari buruzko kapituluan bezalaxe. Era berean, oinarrizko eta ezinbesteko elementuak ezarri ditu, horietatik abiatuta zigor-araubidearen eduki osoa araudi bidez zehazteko.

XIII.- XII. titulua kirol-justiziari buruzkoa da, eta formula estrajudizialak jaso ditu kirolaren baitan azaltzen diren gatazkak erabakitzeko.

Gatazka horiek gero eta maizago ari dira judizialak bihurtzen eta lehiaketako kirolaren dinamismoa ez da ondo moldatzen Justizi Administrazioaren jarduera ez oso egokiarekin.

Horregatik, kiroleko arbitratzeari lege-mailako instituzionalizazioa ematearen aldeko apustua egin dute Estatuko 10/1990 Legeak eta erkidegoetako legeek.

Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-legediak ez zuen aurreikuspenik orain arte eta beharrezkoa zen legea berritzea, legean formula estrajudiziala sartzeko.

Legearen testua idazterakoan, zuzendu nahi izan da arbitratzearen eta kontziliazioaren artean dagoen nahastea, beste erkidegoetako lege batzuetan gertatu dena, eta ezabatu egin dira lege horietan azaltzen diren justifikaziorik gabeko murrizketak.

Berritasun gisa, kirol-federazioak derrigortuta daude arbitratze-formulak aurreikustera eta arautzera beren kideen artean sortzen diren auzietarako.

Titulu honetan jorratu den beste arazoetako bat oraingo Kirol Diziplinako Euskal Batzordearen eskumen-eremu murritza zabaltzea izan da; lehen diziplina-gaiak hartzen zituen bakarrik eta ezin zituen erabaki bestelako kirol-auziak.

Lege honek kirol-mugimenduaren aspaldiko nahia bete du gure Autonomia Erkidegoan: